endizaleen desamortizazioaMENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA
BM ERREGINA GOBERNADOREAREI EMANDAKO AZALPENA
Testu hau lehen mailako testu historikoa da, Mendizabalek erreginari zuzendutako gutuna (azalpena) baita. Testu politikoa da, izan ere, azalpen honen bidez Mendizabalek desamortizazioen dekretua egin dezan eskatzen dio erreginordeari. Maria Kristinari zuzendua dagoenez, testu pribatua dela ikus dezakegu, hala eta guztiz ere, erreginordeak geroago publikoa egin, errege dekretua ateratzen duenean. 1836an Isabel II.a adinez txikia zen gobernua eskuratzeko, horregatik bere ordez Maria Kristina jarri zen erreginorde. Bere erregealdia moderatuekin hasi zuen baina 1835an progresistak agintera iritsi ziren, garai hartan Mendizabal zen Ogasuneko ministroa eta sistema liberala ezarri zuten. Esan dudan bezala, egilea Mendizabal da. Elizaren lurrak dagoeneko estatuarenak ziren horregatik Mendizabalek erreginordeari bidalitako adierazpen honen helburua lur horiek enkante publikoan saltzea zen.
Testuaren azterketa:
Testu honetan ageri diren kontzeptu eta termino nagusiak hurrengoak dira: * Erregina gobernadorea: Garai honetako gobernadorea Maria Kristina da, Fernando VII. aren emaztea eta Isabel II.aren (Espainiako benetako erregina) ama. Isabel II. Adinez txikia zen oraindik eta horregatik bere ama arduratu zen gobernatzeaz. Maria Kristinaren erregeorde aldia 1833tik 1840ra bitarte iraun zuen, berarekin batera liberalak egon ziren boterean ( moderatuak eta progresistak). * Nazioa: Nazio hitza garai honetan estatu liberalari deritzo. * Goi mailako instituzioak: Estatu liberalaren erakundeak dira, botere banaketa zegoen eta ondorioz botere legegilea eta judiziala goi mailako instituzioetan banatua zegoen, gorteetan eta epaitegietan hain zuzen ere. Geroago 1837ko konstituzioan zehaztu ziren.
Testuko ideia nagusiak:
Lehenengo paragrafoan, Mendizabalek desamortizazioa ezartzearen abantailak adierazten dizkio Maria Kristinari, hala nola, abantaila ekonomiko batzuk, adibidez zor nazionala murriztea (Ogasunaren zorra) (3.lerroa). Beste ondorio ekonomiko bat, hildako aberastasunak berpiztea da, hain zuzen, lur horietan iraupeneko teknologia erabiltzen zen (zaharra) eta jabe berriekin modernizatzea lortu nahi du.(4.lerroa). Ekonomiarekin jarraituz, industriako eta zirkulazio kanaletako ( merkataritza) oztopoak (lehengai falta..) kendu nahi ditu.( 5.lerroa).
Guzti hau lortzen duen neurrian Mendizabalek uste du zorion publikoa lortuko dela.(4.lerroa) Horrekin batera, aberriarekiko maitasuna handiagoa izango dela dio Mendizabalek eta Isabel II.ak apoio gehiago izango dituela, liberalismo ekonomikoa dela eta (7.lerroa). (Karlistei aurre egiteko garrantzitsua zen herriaren babesa). Sistema politiko liberala sendotu egingo litzateke. Azkeneko paragrafoan, zor publikoaren murrizketaren bidea dela adierazten du bigarren aldiz (12.lerroa). Eta horrek gozamena ekarriko duela, bide batez estatu liberalekin bat egitea herriak.
Iruzkina:
Fernandok hil baino lehen Berrespen pragmatikoa argitaratu zuen, Lege salikoa indargabetuz, modu honetan emakumeek tronua eskuratu zezaketen, bere alaba Isabel II.ak hain zuzen ere. Horrek, karlistek jarrera erradikalagoa hartzea eragin zuen. Fernando VII.a hil zenean Isabel II.ak bi urte zituen bakarrik, horregatik bere ordez Maria Kristina bihurtu zen erregeorde. 1834tik 1835 bitarte errege estatutua indarrean egon zen, gutun aitortua hain zuzen ere. Garai hartan ere lehen karlistada piztu zen, hortaz antiliberalak eta liberalak (12ko liberalak) kontra zituen. Errege Ogasuna ere ahul zegoen eta horregatik muturreko jarrera hartu zuten denek, horrela hasi zen gobernu progresista( 1835-1837). Etapa honetan Torenoko kondea nabarmendu zen eta egondako matxinadak. Fabrikei su eman zieten, besteak beste Bartzelonako Bonaplatari. Mendizabalen desamortizazioa garai honetan izan zen, hala ere, bere planak ez ziren espero bezala atera, gerra ez zen amaitu eta zorra murrizteko saiakerak huts egin zuen. Maria Kristinak Isturiz izendatu zuen presidente. Hala ere egoera politikoa ez zen egonkortu eta La Granjako sarjentuen matxinada gertatu zen. Ondorioz Gorteetarako deia egitea lortu zuten eta horrela Gorte horiek konstituzio (progresista) berri bat egin zuten 1837an. Erbesteratutako politikoak itzuli eta gero, 1837an hauteskundeak egon ziren eta moderatuek irabazi zuten, horrela hirurteko moderatua hasi zen (1837-1840). Garai honetan karlistadak eta zor ekonomikoak eragin handia izan zuten baita botere militarrak( Narvaez eta Espartero) ere. 1839ko abuztuan Bergarako hitzarmena sinatu zuten karlistekin, horretaz gain matxinada progresista sortu zen Madrilen. Azkenik Maria Kristinak presidente izendatu zuen Espartero eta uko egin zion erregeordetzari.
Ondorioak:
Amortizazioak (lur komunalak eta elizaren lurrak) desagertu egin ziren, Mendizabalen desamortizazioen ondorioz elizako lurrak jabetza pribatu eta indibidual bilakatu ziren, horregatik landutako lurren azalera handitu egin zen. Hala ere, ustiatze sistema ez zen aldatu (lugorriak jarraitzen zuen indarrean) baina ekoizpena handitu egin zen. Lur jabetzari dagokionez, latifundio gehiago sortu ziren (jabetza handiak), lur hauen jabeak dirudunak ziren, ondorioz aberatsak aberatsago bilakatu ziren. Horretaz gain, jaurerriak eta maiorazgoak deuseztatu ziren ( Esparteroren garaian). Elizak lurrak galdu zituenez, Vatikanoarekin harremanak puskatu egin ziren. Mendizabalen dekretua progresistak indarrean egon ziren aldi guztietan aplikatu zen. Hurrengo desamortizazio garrantzitsua Madozena izango da ( Isabel II.aren bi urteko progresistan).